lunes, 12 de diciembre de 2016

WAITUKUBULI (DOMINICA)

"Garaia da haren gorputza". Hauxe da, literalki, Waitukubuli hitzak esan nahi duena. Honela izendatu zuten Kalinago kulturako indigenek irla hau, hango lur menditsua ikusiz, Hego Amerikatik arraunean Caribe itsasoraino iritsi zirenean, orain 1.000 bat urte.



Haiek baino askoz lehenago Arawak kultura ezarria omen zegoen irla honetan, eta Kalinagoek akabatu egin zituzten. Hau egitean, ziur, ez zuten inondik inora espero ehunka urte geroago Europatik hara joandako ustezko "salbatzaile"-ek, gauza bera egingo zutela haiekin. Kalinagoak, beraz, han ziren dagoeneko, Cristobal Colon-ek haren bigarren bidaian uharte hau ikusi zunean, 1493ean,  Eta igandea omen zenez Cristobal iritsi zenean, bada... Dominica izenez berizendatu zuen.


Mendebaldeko kostaldeko ikuspegia
Landaredia


Caribe (edo Kalinago)-ek, adoretsu egin zieten kontra espainiar inbaditzaileei. Haien ondoren, aldiz, frantses eta ingelesak iritsiko ziren, 1.600 urteaz geroztik, bai elkarren artean eta baita herri honen kontra borrokatuz.


Fort Shirley-ko ikuspegia, Cabrits Parke Nazionalean, Portsmouth-en

Borroka anitzen ondorioz, eta europar kolonizatzaileek ekarritako gaixotasunek ahulduta, Kalinagoek irlaren kontrola galduz joan ziren apurka-apurka, gehienek Hego Amerikara alde egin zutelarik. Hala ere, oraindik Kalinago herriko 2.000 bat pertsona bizirauten dute uhartean, Ipar-ekialdean.



Ekialdeko kostaldeko ikuspegia
Kultura guzti hoien elkar eraginaren ondorioz, Dominica-ko herri-izen asko Caribe, Frantses eta Ingeles hizkuntzen nahastea da, gaur egun.

"Caribeko Piratak" filmearen eskenatokia
Ilunabarra





Jengibrearen landarea